JANTOKIA

 

ESKOLA JANTOKIA

 

Jantokia Ikastetxearen familientzako zerbitzua da. Gure ikasleen elikadura zaintzeaz gain, jantokiak gune aproposak dira errespetua, elkartasuna, elkarbizitza edo higienea bezalako baloreak transmititzeko baita, ingurumenari errespetua adierazteko ere.
JANTOKIKO INFORMAZIO OROKORRA:
Jantoki egunak: Irailaren 10tik  ekainaren 19 ra arte egunero.
Moldatze prozeduran daude ikasleak, aldi hori gainditu arte ez dute jantoki zerbitzua erabiliko.


PREZIOAK:

Jantokiko prezioa egunero  4,60€-koa da ohiko bazkideentzat,   Ez ohikoentzat egunero 5,20 €-takoa da.

BAZKIDE MOTA:
Ohiko bazkideak: Jantokia  eskola egunetako %80a jantokian bazkaltzen duten ikasleak..
Ez ohiko bazkideak: Egun solteak erabiltzen dituzten ikasleak dira, baita, harrera epea bukatu eta gero erabiltzen hasten direnak. (urriak 14 eta gero).


ORDAINTZEKO MODUA:

Ordainagiria hilabeteko 10 egunean aldez aurretik  kobratuko da familiak esandako kontuan. Kantitate berdina hilero. Kalkulatzeko urte osoko kantitatea 8 zati berdinetan zatituko da. Lehena urriaren 10ean eta azkena maiatzaren 10ean kobratuko dira.

kantitatea 100,059€ egunero erabiltzen dutenentzat eta 67,63 € bakarrik arratsaldeko klaseak daudenean erabiltzen dutenentzat artekoa da.
Bakarrik kontu zenbakia aldatu ezkero eman behar ditu datuak berriro.

BEKAK:
Aurreko ikasturtean bekadunak izan diren ikasleek ez ordaintzeko aukera daukate. Kurtsoan beka eskatu behar izango dute eta jasotzean jantokiko kontuan  geratuko da.
Beka lehengoz jasotzen dituzten ikasleei ikasturtean ordaindutako diru kopurua bueltatuko zaie eta hurrengo hilabeteetan ez dute ordainduko.
Beka ezeztatzen dieten ikasleek ordaindu beharko dute.
Ordaintzen ez duen ikaslea jantokitik kanporatuta geratuko da.

EZ ETORTZEAGATIK DIRU ITZULTZEAK:

Bekadunek ez dute itzultzeko eskubiderik.
Bekadun ez diren ikasleak badute itzultzearen eskubidea (2,30€ egunero) jantokira ez badatoz. Horretarako abisatu behar dute ohar baten bidez edo 94377575 edo 621219951telefonoetan (Txaro) 48 ordu lehenago eta faltatu behar dute aste bete segituan gutxienez.
Greba egunetan ere itzultzearen eskubidea dute.
Jantokia itxi behar bada egoera  bereziengatik, jantokia itxita dagoen egunetako diru kantitate osoa  itzuliko da.

MENUAK:

Eguneroko menuen informazio liburuxka zabalduko da hiruhilabetekoaren hasieran.
Dieta bereziak dituzten mahaikideak, txosten medikoa eta ustekabeko hartu ezkeroko jokabideko protokoloa eduki behar dituzte.

ORDUTEGIA:

Arratsaldeko klaseak daudenetan  ordutegia 13:00 etatik 15:00 era izango da.
Bakarrik goizeko klaseak diren egunetan irteteko ordutegi malgua izango da:

  • 14:00etatik 14:30etara irailan eta ekainean HHn;
  • 14:00etatik15:00etara urritik maiatzera H.H.n
  • Ordu 14:30etatik 15:00etara L.H.n


ANTOLAKETA ETA ARAUAK:

Ikasle kopurua jantokiko kapazitatea baino handiago izanda, janari zerbitzua bi txandatan egingo dugu. Lehenengoa hasiko da klaseak bukatzean,hauxe da ordu batean eta bigarrena ordu biak aldean.

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK:
Bi urtetako ikasleak jantokira joango dira ordu batean. Jan garbitu eta siestara joango dira ordu biak aldean. Arratsaldeko klaseak ez daudenean ez dute siestarik egingo eta ordu biak aldean jasoko dituzte.

Egunero bere otorduko txostena jasoko dute.
3,4 eta 5 urtetakoek hiruhilabeteko txostena jasoko dute.


LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEAK:
1., 3. eta 5. L.H.ko ikasleak geletatik jantokira zuzen joango dira ordu batean. Jan garbitu eta  dagozkien lekuetara jolastera joango dira.


2.,4. eta 6. mailetako ikasleak 2 janarien txandan bazkalduko dute. Jolaslekuan edo dagozkien lekuan jolasten egongo dira bazkalordua izan arte. Bazkaldu eta gero, denbora soberan izan ezkero, berriro jolastera joango dira.


Zuzendaritzatik eta Gurasoen Elkartetik eskolaz kanpoko ekintzak antolatu dituzte aldi hauetarako. Horren araberaz bazkideak ordu baean edo bestean bazkalduko dute.


Ikasleek jantokiko tostena  hiruhilabeteko jasoko dute.

 

JANTOKIKO ARAUAK:
Ikasleek hezkuntza eta garbitasuna erakutsi beharko dituzte.

Langile zein kidearenganako erabateko errespetua adieraziko dute.

 

Jantokian sartu baino lehen eskuak garbitu...
Garbitasunerako behar dena nezeser txikia ekartzea komenigarria da. Hau beti gako berdinean utzi, bertan hortz eskobila, hortz-orea, eskuoihala, … gordetzen da.
Txamarrak, jertseak… izena idatzita ere izan beharko dituzte.

 

Ezin da janaririk  jolastokira atera.
Ezin dira litxarreriak ezta beste motatako jakirik jatea ordu batetik hiruretara.

Telefonoak, jostailuak eta dirua ere debekatuta daude.


Arratsaldean klaseak ez dauden egunetan, bakarrik etxera doazen ikasleak 14:30etatik  irten daitezke beraien gurasoek baimena eman ondoren 15:00 rak arte.


Ezin da   ate, hesietara, zuhaitz,… edo arriskua suposatzen duen edozein lekutara igotzea.
Biolentziako jolasak, borrokak eta irainak debekatuta daude.


Euria den egunetan, monitoreek esango dute non pasatu behar den aisialdia edo klaseak hasi baino lehenago denboraldia edo etxera joateko ordua izan arte dagoen denboraldia.

NEURRI  BIDERATZAILE, ZUZENTZAILE ETA KONPONTZAILE:
Ahal den guztietan neurri zuzentzailea  ezarriko da, hauxe da, tokia garbitu, botatakoa batu, jantokitik ateratako janaria itzuli…


Familiei behin eta berriz errepikatzen den jokabide desegokiaren berri emango zaie.


Lehenago zigortutako jokabide desatsegin, desegoki edo oldarkorrak errepikatuko balira, ikastetxeko zuzendaritza taldekoekin batera aztertu eta dagokion ikaslea jantokitik aldi baterako edo behin-betiko kaleratzea erabakiko litzateke.


Gurasoak hiruhilabeteko txostenean jasoko dute beren seme-alabek jantokian duten portaeraren berri.


Ikasleak duen edozein egoera berezia jakinarazteko, ohar baten bidez edo 94377575 edo 621219951 telefonoetan, jantokiko arduradunari, Txaro, komunikatu beharko diozue.

 

null

null